Egun on! Gaur Jakoba Errekondok azaldu digu...
Nola zaindu ZZ landarea (Zamioculcas zamiifolia)
🪴 Etxe barruko landare honi erdi itzalean egotea komeni zaio. Zuzeneko eguzkia ordu gutxi batzuz jasan dezake.
🪴Epeleko landarea da. Gustukoena 18 °C eta 26 °C artean biziko da. Gutxienez 15 °C behar ditu. Beroak hostoen hazkundea sustatzen du. Aire-korronteetatik urrutiratu.
🪴Lurrari lehortu gabe eusteko moduan ureztatu, baina ito gabe. Euri ur epela erabili. Lurra ez dadila urez ase, bestela hostoek bere oinarrian duten erraboila tankerakoak usteldu egingo dira. Aire hezea maite du, beraz, ugari lainoztatu.
🪴Hostoak tarteka oihal heze batez igurtziz garbitu.
🪴Ugaltzeko: Bi urtetik behin loreontziko lurra aldatu, eta behar badu loreontzi handiagoa eman. Orduan landarea ebaki eta zatitu.
📸 Dani Blanco / ARGIA CC BY
➡️ Informazio osoa: Etxeko landareak liburuan https://labur.eus/2taikbf2
2,210
21
0
Bizi Baratzea
8 sept 2026, 17:49
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko aholkua:
Azaren harrarekin adi!
Laster azak baratzeko erreginak izango dira, porruekin batera neguko elikaduraren oinarria.
🐛 Aza jendeak badu, baina, arerio suntsitzaile bat: harra.
🐛 Azaren harra tximeleta batetik dator. Sei bat zentimetroko tximeleta zurixkak hegaletan orban ilun nabarmenak ditu, egunez ibiltzen da eta hostoen azpiko aldean jartzen ditu arrautza hori biziak elkarren ondoan, multzoka. Hamar bat egunetara harrak sortzen dira; denak batera azaltzen direnez, sarraski handia egiten dute, izan ere konturatzerako hosto osoa jaten dute nerbioak soilik utziz. Harrak uzten dituen iraizkinak nabarmenak izaten dira.
🐛 Aurre egiteko era onena sarea da, landareak landatu eta sare itxi batekin estali, zirrikiturik utzi gabe.
🐛 Bestela, tximeleta ikusi orduko etengabe hostopeak miatu, arrautza multzoak ikusiz gero eskuz zanpatu eta txikitu.
🐛 Hala ere harrik azalduz gero, tratatu Bacillus thuringiensisekin.
2,100
Bizi Baratzea
8 sept 2026, 17:49
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Zuhaixken aldaxkak egin
Lorategian edo fruitu baratzean ditugun zuhaixkak ugaltzeko aldaxkak egiteko sasoia da: erramua, ezpela, basaerramu japoniarra edo euonimusa, gerezi-erramua, heriotzorria edo adelfa, berberisa, budleia edo tximeleta zuhaitza, hibiskoak (Txinako arrosa eta Siriako arrosa), weigela eta abar.
✅ Indar handieneko adarrak utzi eta bigarren mailako adartxoak hautatu.
✅ Aldaxka hartzerakoan oineko adarraren azala ere hartu, zatitxo bat, orpoa balu bezala.
✅ Hostoen zati handiena moztu eta kendu, orpoa hormonetan igurtzi edo busti eta landatu.
✅ Giro hezean mantendu: maiz busti eta estali, plastikozko botila itxi batekin, adibidez.
2,380
Bizi Baratzea
8 sept 2026, 17:49
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Errizoma duten landareak ugaldu
Abuztuko beroak eta lehorrak eragindako geldialdia baliatuko dugu neguzaleak diren eta lurpean errizoma duten landareak ugaltzeko:
🪻Kala arruntak, molohorrika edo akantoa... Oraintxe loaldian egongo dira.
🪻Lurpetik atera errizomak eta banatu, moztu eta landatu.
🪻Hurrengo hiletik atzera kimu berria emango dute eta udazken-neguan berde jantzita egongo dira, udaberrian loratu arte.
2,620
19
Bizi Baratzea
8 sept 2026, 17:49
📷 Photo
🌼 Hauxe da Alaitzek eman digun arrazoia Bizi Baratzeako kide egiteko. Mila esker eta ongi etorri!
Zeuk ere batu nahi duzu Lurrari begiratzen diogunon komunitatera? http://eginbizibaratzea.eus/
2,500
7
Bizi Baratzea
8 sept 2026, 17:49
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko erremedioa:
Landare intsektizidak
Zorriak edo harrak edo antzekorik izanez gero xaboi potasikoa erabili dezakezu honoko belar urekin:
🍀 arabarba hostoen minda: 1,5 kg hosto, 10 litro ur, 48 orduz.
🍀 izpilikua edo huntz kimuak: 200gr hosto lehor, 10 litro ur, 10 egun egunero irabiatuz.
2,630
17
Bizi Baratzea
8 sept 2026, 17:49
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Pagoa bota
🪓 Abuztuko ilgoran botatzen da pagoa. Orain gaude ilgoran, irailak 5eko 8:07 arte.
🪓 Zura astun samarra eta gogorra badu ere, lehorrean gutxi irauten du. Aldiz, beti uretan, lokatzetan edo basatan sartuta badago, luze iraungo du.
🪓 Zubi, kai eta antzekoen oinarriak pagoz eraikitzen dira; baita itsasontzi handietako beheko barreneko gila ere.
🪓 Lehorrean iraupen motzeko zura da, eta lantzeko erraztasunagatik altzariak egiteko erabiltzen da.
🪓 Sutarako ere egur ona ematen du, arina eta erraz erreaz gar handia ematen duena, ogi labeak eta berotzeko aproposa. Ikatza egiteko ere egur ona da.
🪓 Uztarriak egiteko ere asko erabili izan da. Orain bota zuhaitza, hosto eta guzti utzi eta gero, ondo ihartzean, zatietan moztu eta uretan sartu (lihoputzuan, askan, lohietan...). Behar dugunean atera eta uztarria egin.
2,780
Bizi Baratzea
8 sept 2026, 17:49
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko aholkua...
Kuiatxoak ondo emateko
✅ Kuiatxo landarea emankorra da oso, baina loraldia ahula da. Ur faltak azkar eragiten dio eta loraldia eten.
✅ Baratze lehorrean edo altxatutakoan badago, astero ureztatu.
✅ Pattal badator ongarri ondua eman berriro.
✅ Kuiatxoak maiz kendu, loraldia ugaritzeko.
2,720
23
Bizi Baratzea
8 sept 2026, 17:49
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Sutarako egurra prestatu
🪵 Sutarako egurrak makina bat buruhauste ematen digu. Noiz moztu? Moztu ahala pitzatu edo lehortu eta gero? Nola lehortu? Zuhaitz espezie bakoitzak badu mozteko sasoi egokia.
🪵 Jeneralean zer su mota egin nahi dugunaren arabera ilargiari begiratuko zaio: su gar handia nahi badugu ilgoran (irailak 5eko 8:07 arte gaude orain ilgoran) epaituko da zuhaitza. Su eta txingar edo brasa iraunkorra nahi izatera, aldiz ilbeheran (irailak 5eko 8:07etatik irailak 18ko 20:48 arte da ilbehera).
🪵 Pitzatze kontutan orokorrean jendeak dio zuhaitza bota berritan errazago pitzatzen dela. Eta gero, pitzatu eta gero ondo lehortzeko nola jarri egur puska? Zenbaitek dio azala azpiko aldera begira duela jartzea dela egokiena.
2,720
Bizi Baratzea
8 sept 2026, 17:49
📷 Photo
Egun on! Gaur Jakoba Errekondok azaldu digu...
Nola zaindu zineraria (Pericallis x hybrida)
🌼 Etxe barruko eta kanpoko landare honek argia behar du, baina sekula ez jarri eguzki galdatan.
🌼 Tenperatura hotza behar du, 7-13 °C artekoa, gehienez 15 °C. Bat-bateko tenperatura gora-beherek hondatu egiten dute. Aire-korronteetatik urrundu.
🌼 Lurrari heze eutsi, baina ito gabe; bestela usteldura onddoek laster erasotuko baitiote. Hostaila ez lainoztatu eta ureztatzean ere ez busti. Azpiko plateratik ureztatzea da onena.
🌼 Ugaltzeko: Maiatza-uztaila bitartean, negutegi hotz batean (13 °C) haziak erein, hondarra-lurra nahastuta.
📸 Dani Blanco / ARGIA CC BY
➡️ Informazio osoa: Etxeko landareak liburuan https://labur.eus/2taikbf2
2,910
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
🌼 Hauxe da Maialenek eman digun arrazoia Bizi Baratzeako kide egiteko. Mila esker eta ongi etorri!
Zeuk ere batu nahi duzu Lurrari begiratzen diogunon komunitatera? http://eginbizibaratzea.eus/
2,200
5
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Begiko txertoa, udako txertoa
✅ Udan erditik atzera bigarren udaberria hasten dela esateko ohitura dut. Izerdialdi berria abiatzen da ia urtero. Izerdi horixe profitatu behar dugu udako txertoa egiteko.
✅ Lehen negu partean egiten zen adarrekoa edo ziridun txertoa zen ezagunena eta erabiltzen zen ia bakarra. Orain boladan da uda parte honetan egiten dena: begikoa. Negukoan adarra edo ziria txertatzen zaio mentuoinari; udako honetan begia txertatzen da, landare guztiek hostoaren oinean, hostoa sortzen den tokian duten begia, alegia.
✅ Mentuoinari gurutze moduko ebaki txiki bat egin, azala ireki, txertatu nahi diogunaren begi bat azalpean sartu, ito-itoan lotu aireak harrotu ez dezan eta berrogei egunetara askatu. Hurrengo udaberrian begiak kimua eman duenean, handik gorako mentuoinaren zatia kendu, txertoaren gainean moztu.
✅ Abantaila ugari du begiko txertoak: landare txikia txerta daiteke, errazagoa da eta txertoa zapuzten bada, mentuoina osorik dugu, ber
2,110
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Tomate haziak jaso
Bertoko barietateak erabiltzen badituzu, tomateak elkarrekin ez hibridatzea edo nahastea da ohikoena. Honela zeure haziak jaso eta barietate horiei eutsi ahal diezu. Hona urratsak:
🍅 Tomate alea hautatzeko landarearen erdi aldekoa, itxura onekoa eta ondo heldua behar du.
🍅 Ebaki eta ontzi batera isuri barruko ura eta haziak.
🍅 Ur pittin batekin nahasi eta utzi toki epel batean.
🍅 Egun pare batera urazalean lizun tankerako mintz bat izango du. Kendu mintza eta haziak iraztontzi edo pasadore batean jarri.
🍅 Ur txorrotaren azpian ondo garbitu.
🍅 Lehortzeko zabaldu.
🍅 Lehortutakoan paperezko zakutxo batean jaso toki lehor batean. Etxe barruak edukitzez gero ontzi itxi batean hozkailuan sartu.
Lau bat urte behintzat iraungo dute bizi.
Informazio osoa: https://azoka.argia.eus/produktua/hazien-liburua/ liburuan
2,700
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Zuhaixken aldaxkak egin
🌿 Abuztua eta iraila dira maite dituzun zuhaixka horiek aldaxka bidez ugaltzeko sasoi onenak.
🌿 Aldaxka ona izateko: adarrak oinean gogorra izan behar du, lorerik ez dutenak eta muturrean berde dauden bi begi eta hostoak.
🌿 Hostoak erditik ebaki, adarraren zauria hormonetan busti, lur harroan sartu hostoetaraino, hormonekin ureztatu lurrari heze eusteko, toki epelean, baina kanpoan eduki eta plastikoz negutegi antzekoa egin.
2,460
23
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Albaka aldaxka bidez urte osorako
🌱Albaka indartsu bat aukeratu. Adar nagusia baino hobe da alboko bat erabiltzea.
🌱Guraize garbiekin moztu, 10 cm ingurukoa.
🌱Beheko hostoak kendu, muturrekoak utzi.
🌱Zurtoina ur garbitan jarri, hostorik ukitu gabe. Urari dilista-ura nahasiz gero errazago emango ditu erroak. Ura bi egunero aldatu.
🌱Sustraiak 3 cm dituenean lurrean landatu.
2,460
22
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
Egun on! Gaur Jakoba Errekondok azaldu digu...
Nola zaindu zilar huntza (Scindapsus pictus)
🪴 Etxe barruko landare hau argitasun maila guztietara egokitzen da. Eguzkitan ez eduki, ordea.
🪴Zintzilikaria da. Euskailuak jarriz gero igokaria izango da.
🪴Loreontzi handiegia ez zaio komeni. Udaberrian aldatu. Ontzian lurra eta luarra edo simaur ondua erdibana duen nahastea da egokiena.
🪴Udan 15-22 °C bitarteko tenperaturan ondo biziko da. Negu partean ez eduki 10-12 °C-tik behera. Aire-korronteetatik babestu.
🪴Udaberria-udazkena bitartean lurrazala lehortu ahala ureztatu. Hostaila ugari lainoztatu. Neguan oso urri ureztatu; lurraren heze punttuari eusteko adina besterik ez.
🪴Ugaltzeko: Zurtoinean sustraiak garatzen ditu, beraz, sustraiak dituen adar zati bat moztu eta landatu. Aldaxkatik ugaltzeko: udaberri-udan aldaxkak zuzenean lurrean sartu edo lehenengo egun batzuetan uretan eduki eta sustraiak hazi ondoren landatu.
2,700
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:
Satitsua ehiztaria da
Satitsua ehiztaria da, ez hazi, ez erraboila, ez sustrai, ez du landarerik jaten. Ehiztaria da eta landareak erasotzen dituzten kakalardoen harrak, kotxinilak, lurreko harrak, bare eta barraskilo gaztetxoak, ehunzangoak, akaroak jaten ditu.
Zaindu egin beharko genuke.
Kaltegarria den sataginarengandik bereizteko: muturra luzea du bibote handiekin.
2,730
28
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko aholkua:
Porruak loretarako, hazitarako
Porrua ezaguna da oso gure artean. Lehen negu parterako jartzen zen baina orain urte guztian izaten dugu gure baratzeetan. Barazki bezala ederra den neurri berean dotorea eta errakargarria da apaingarri bezala. Bere hostajearen kolore urdinxkak edozein bazter janzten du. Eta lorea? Lore elegantea du, multzo borobil handia gara luze baten muturrean irekitzen du, lore zuriz, arrosaz edo moreez osatua, ikusgarria. Dotorea da, handientsua.
Lorea bigarrengo urtean ematen du. Ireki orduko intsektu dantza hasiko da. Ugari etorriko dira eta mota guztietakoak. Polinizatzaileak, intsektu laguntzaileak eta abar. Irail-urrian haziak jasotzeko pronto izango dituzu.
2,690
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko aholkua:
Garaian garaikoa garaiz
Lurrarekin lan egiten duenak badaki, ez da garaiz ibiltzea bezalako trikimailurik.
☘️ Orain ereintza berriren bat egin nahi baduzu edo gainontzeko lanetarako sasoi giltzarria da. Abuztuan egun batean egiten denak, irailean bi behar ditu, urrian lau eta azaroan zortzi.
2,560
21
Bizi Baratzea
24 ago 2026, 20:08
📷 Photo
🌼 Hauxe da Miren Itziarrek eman digun arrazoia Bizi Baratzeako kide egiteko. Mila esker eta ongi etorri!
Zeuk ere batu nahi duzu Lurrari begiratzen diogunon komunitatera? http://eginbizibaratzea.eus/
2,820
8
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:
Kuiatxoak huts egiten du?
🥒Uztaren hasieran gerta daiteke lurra hotza dagoelako edo sustraiak behar bezain garatuak ez egoteagatik ondo elikatu ezinda fruituak huts egitea.
🥒Lore arrak eta emeak ditu. Arrik ez badago ere ezin emea ernaldu.
🥒Bi loreak egonda ere eguraldi kaskarragatik edo polinizatzaileak falta direnean ere ezin polinizatu eta emeak huts egingo du. Orduan lore arraren erdiko lumatxoarekin emeak igurtzi.
4,740
27
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
📷 Photo
🌼 Hauxe da Azucenak eman digun arrazoia Bizi Baratzeako kide egiteko. Mila esker eta ongi etorri!
Zeuk ere batu nahi duzu Lurrari begiratzen diogunon komunitatera? http://eginbizibaratzea.eus/
5,090
8
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Marrubiei azpiak egin
🍓Marrubia loratu eta fruta ematen hasiko da maiatza aldera. Barietate gehienek denbora luzez emango dute alea. Aleak ez usteltzeko eta garbi eusteko landarearen azpiko aldea dena inaurkinen batekin estali: belar ondua, lastoa, garoa, orbela…
4,310
29
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
🎥 Video
🎧 Kaixo lagunok! Aste honetan naturofobiaz hitz egin digu Garbiñe Larreak. Ez genuen kontzeptua ezagutzen, eta eman digu zer pentsatua. Baina ez da mintzagai izan dugun fobia bakarra, zahartzeari ere beldurra dio jende askok, eta honetaz ere aritu gara. ⤵️
https://www.argia.eus/multimedia/menda-bikoitza/intsusa-azala-gaztetzeko-ere-bai
Gozatu!
5,370
16
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
📷 Photo
Egun on! Gaurkoan Jakoba Errekondoren gaurko aholkua:
Ongarriak eta zorriak
💩Lur aberatsa seinale izaten da landareetan. Jaki asko badago adar berri mardulak ikusiko dira. Hori, batez ere nitrogenoari zor zaio. Nitrogenoa ongarrietan ematen diogu lurrari, eta behar bezala ustelduta ez badago edo behar baino gehiago ematen badiogu, landareak asko luzatuko dira. Luzatu bai baina ahul, zailtzeko denborarik gabe.
🪳Hau izan ohi da, maiz, zorriak samaldaka azaltzearen arrazoia. Adarrak ahulak dira, baina guri-guriak, izerdi berri gozoa dute. Zorriak ez dio landareari kosk egiten, eztena sartu eta izerdia zurrupatu baizik. Beraz, zorriek aparteko gaitasuna dute nitrogeno asko jaten ari diren landareak topatzeko.
🐞Sagastian, baratzean edo lore-landareetan ohi baino zorri gehiago azaldu badira, lehenengo gauza emandako ongarrian pentsatu. Eta hurrengoan tamainan erabili... Eta zorriak kentzeko tabako ura, tomate ura, baratxuri ura... dantzatu. Eta amonamantangorriak bildu eta askatu.
5,050
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Hirukote ederra: artoa-babarruna-kuia
🌽Soroetan artoa-babarruna-kuia hirukotea ereiteko hilabetea maiatza da. Lehenago egitea nahiago duenen bat izango da, esaerak hala dio: “San Jurgi, apirilak 23, artoak egiteko goizegi, San Markos, apirilak 25, artoak eginda balegoz”.
🫘Hirukotea elkarrekin jartzearena ez da txolinkeria. Amerikarrengandik ikasita ekarritako jakintza zaharra baizik. Elkarrekin hazteak onura asko dakarkie hirurei, upielako sinergia:
🎃Babarrunaren lurpeko bakterio apopilo batzuek lurra nitrogenoz aberasten dute, hiruren sustraien probetxurako. Artoan gora haziko da babarruna lur hezetik urrun. Uda lehorrean artoaren eta kuiaren hostoek ihintza bilduko dute eta zuzenean sustraietara bideratuko. Artoaren itzaletan heldutako babarrun aleak finagoak izango dira, gozogoak. Kuiak argi zirrikituak baliatuko ditu.
Hirukote horrek udazkenean, gure eta gure azienden neguko gosea asetzeko jaki gozoz ganbara beteko digu.
4,930
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
📷 Photo
Egun on! Gaur Jakoba Errekondok azaldu digu nola zaindu...
Singonioa (Syngonium podophyllum “Pixie”)
🪴Etxe barruko landare honek argi asko behar du. Baina hostaileko kolore zipriztin nahasia mantendu nahi bada, zuzeneko eguzkitan sekula ez jarri. Izan ere, ilunpean hostoak erabat berdetuko dira, baina baita zuzeneko eguzkian ere.
🪴Tenperatura arruntak behar ditu, neguan 15 °C -tik behera ez eduki.
🪴Lurrari beti heze eutsi, baina ito gabe. Negu partean urriago ureztatu. Hostaila maiz ihinztatu.
Apirila-urria bitartean, hilean behin ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu.
🪴Lurra bi urtez behin berritu, udaberrian.
🪴Aireko sustraiak garatzen dituenez, euskarri gisa goroldioz egindako zutabe bat du egokiena, bertan erraz itsatsiko dira, eta goroldioak sustraiak heze mantentzen lagunduko du.
Ugaltzeko: Aireko sustraiak garatzen dituenez, ugaltzen erraza da. Udaberri amaieran sustrai bat edo bi dituen puja ebaki eta aldaxka gisa landatu.
Informazio osoa: Etxeko landareak liburua https://labur.eus/lmgseagh
6,340
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
📷 Photo
Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:
Haltza bota
🌕Haltza maiatzeko ilgoran bota behar dela esan ohi da (aurten maiatzaren 18ko 21:25 arte da ilgora). Maiatzean, urteko izerdialdi handienean eta ilgoran, izerdialdi hori are eta handiagoa denean botatzeak helburu jakin bat du: zura malgua eskuratzea.
Haltzaren zura biguna eta arina da, soilik 450 kg /m3. Beste inolako egurrak hartuko ez lukeen forma hartzeraino eraman daiteke haltza, gurdi-gainekoetan, adibidez. Izan ere, bera edo biguna izate hori balore bihurtzen da, zertan erabili jakinez gero.
💧Horrek bere alde txarra ere badu: iraupen motzeko zura da. Baldin eta urpean ez badago: hor, beti uretan luze, oso luze, irauten du.
5,340
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
📷 Photo
Egun on! Hauxe Jakoba Errekondoren gaurko trikimailua...
Haziak erraz ernetzeko
🫘 Haziak zuzenean lurrean erein daitezke edo aurrez ernetu arazi eta ondoren lurrean jarri. Aurrez ernetzeko, estalkia duen ontzi bat behar da.
🫘 Ontzian azpian paper biguna jarri, ondo busti eta gainean haziak banatuta jarri. Laster sustraia agertzen ikusiko dugu. Azak eta letxugak egun batean prest egongo dira, tomatea, erremolatxa, zerba eta tipula 3-5 egunetan.
🫘 Azaldu ahala haziak lurrean jarri behar dira arin-arin estalita. Oso denbora gutxian hostoak agertuko dira.
5,220
28
Bizi Baratzea
23 may 2026, 10:08
📷 Photo
🌼 Hauxe da Ferminek eman digun arrazoia Bizi Baratzeako kide egiteko. Mila esker eta ongi etorri!
Zeuk ere batu nahi duzu Lurrari begiratzen diogunon komunitatera? http://eginbizibaratzea.eus/